Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen erraza TAKE Oria Electricidad infantilentzat

Pasa den larunbat honetan, infantil mutilek garaipena lortu zuten Easo Loyolaren aurka. Aurreko astean atsedenaldia eduki zutenez, gogoz atera ziren lehen minututik.

Lehen laurdenean, esan bezela, gogotsu atera ziren, 13-5eko markagailuarekin amaituz. Bigarrenean ere berdintsu aritu ziren. Defentsa on batekin 2 puntu bakarrik sartu zizkieten Donostikoek eta horrela, atsedenaldira 24-7ko emaitzarekin iritsi ziren.

Hirugarren laurdenean ordea, listoia jeitsi zuten, lasaiago atera ziren kantxara TAKE-koak. 6-7ko partziala da horren islada. Hala ere, horri buelta emateko aukera izan zuten azken laurdenean. Hainbat kontraeraso eta kanasta batzuei esker markagailua 48-16an utzi zuten.

Aupa mutilak!

menu
menu