Lagun Aro GBC: Denboraldi erdirako abonatuen kanpaina
ACB ligako azken 11 partidak eskeintzen ditu.
ACB ligako etxeko azken 11 partidak ikusteko denboraldi erdirako abonua salgai dago. Play off-ak ez dira abonuen prezioetan sartzen. Zaleek denboraldi bikainaz gozatzeko aukera izango dute neurrizko prezioan.
Erosteko klubeko bulegoetan: Anoeta Pasealekua 22-1º, 9:30etik 13:30era eta 16:30etik 18:30era, 943-444428 telefonoan edo posta elektroniko bidez gipuzkoabasket@gipuzkoabasket.com.