Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Beste porrot bat junior mutilentzat

Bajak eta liderra aurrean izatea gehitxo izan ziren.

Larunbatean jokatutako partidara baja askorekin azaldu ziren. Jokatzeko moduan ziren 7 jokalari besterik ez ziren izan Azkoitian jokatutako partidan.

Partida zaila zen tolosarrentzat, liderraren etxean jokatzea tokatzen baitzitzaien. Hala ere, partidan buru belarri sartuta hasi ziren eta lehen laurdena eustea lortu zuten, amaierara 3 puntuko desabantailarekin iritsiz.

Bigarren laurdena izan zen partida erabaki zuena, 17 eta 4ko partzialarekin amaitu zen.

Atsedenalditik bueltan taldeak besoak jaitsi beharrean lanean jarraitu zuen eta gauza onak egiteko gai izan zen, erasoan bere aukerak probestu eta atzean gogor eutsiaz, partidatik ez ziren joan, eta hori aipatzekoa da zeren honelako egoeratan zaila egiten da burua hotz mantentzea.

Datorren larunbatean Donostian jokatuko dute arratsaldeko 6tan Easo taldearen aurka.

menu
menu