Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Indartsu hasi du bigarren fasea TAKE Oria Electricidad-ek

Bi garaipen jarraian daramatzate, nahiz eta datorren asteko partidua aurrez jokatua duten eta porrota jasan.

Pasa den larunbatean, TAKE Oria Elektrizitateko mutilek Easo 98 Haranaren kontra eduki zuten partidua. Lehen laurdenean, ohikoa den bezala, lokartuta atera ziren. Baina horretaz gain, Easokoen presioa ere aipatzeakoa da. Hori horrela izanik, 7-12ko emaitza< amaitu zen lehen laurdena.

Bigarrenari dagokionez, lehenengoari buelta emateko gogoz atera ziren kantxara mutilak. Eta lortu zuten, izan ere, hainbat lapurketa eta jarrera egokiago baten ondorioz, 13-3ko partzialarekin bukatu zuten. Beraz, atsedenaldian 20-15eko markagailua lortu zuten.

Hirugarrenean berriz, gauzak parekatuta joan ziren. Hainbat tirabira izan ziren beraien artean baina horri ere eman zien buelta.

Azkenik, laugarrenean lortu zuten markagailuan aurre hartzea, 42-30.

Aupa mutilak!

menu
menu