Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Laugarren postuan tinko darrai TAKE Urkizu-k

Gogor borrokatutako garaipena pasa den larunbatekoa.

Nahiz eta hainbat buruhauste izan genuen kiroldegi egokira iristeko, azkenean garaiz eta gogoz ailegatu ginen.

Gogotsu atera ziren gure neskak kantxara, eta bi taldeek bizi-bizi jokatu zuten lehen zatia. Argi geratu zen esfortzu handiko partidua jokatzea tokatzen zitzaiela. Kantxa handia eta aurkari gogorrak, errebotean lan handia eta bai defenditzeko, bai atakatzeko korri asko egin beharra. Lehen bi laurdenak pasa ondoren 29-25 markagailuaz galtzen zihoazen tolosarrak.

3. zatian bikain jokatu zuten 35-44 emaitza markagailuan ezarriz. Aurkariak intentsitatea jeitsi eta gureek ederki aprobetsatu zuten aukera. Ongi defendituz eta erasoan aukera asko sortuz.
Azkeneko zatian aurkaria suspertu egin zen eta saskibaloi jokaldi politak ikusteko aukera izan genuen, TAKE Urkizutar neskek defenditzerako orduan esfortzua biderkatu egin behar izan zutelarik. Talde osoak defentsa bikaina burutu zuen, batez ere, Miren-ek. Lehen bi laurdenetan 20 puntu sartu zituen Bergarako jokalaria erabat zapuztuta utziz eta haien aukerak erabat apurtuz (43-54).

Talde osoak lan bikaina egin zuen eta egindako esfortzuak emandako garaipenak zapore ona izan zuen. Gogor saiatzen jarraitu behar dugu!!!

Aupa Ekipo,

1,2,3… TAKE!!!

menu
menu