Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Fase berriarekin porrota TAKE Bedaioko mutilentzat

Aurkari gehitxo tolosarrentzat

TAKE Bedaiokoek Errenteriako Oiarso taldearen aurka jokatu zuten igande goizean. Partida hasi aurretik baloiekin betiko arazoak izan zituzten, zeren eta 1. urtekoak direnez miniko baloiak erabili behar dituzte baina beti bezala baloi handiekin jolastu behar izan zuten. Arazo hauek alde batera utziz partidaz ezin daiteke ezer asko esan. Oiarso, 2.urteko taldea, izan zen jaun eta jabe kantxan. Horregatik egurra jaso zuten, 27-70. Tolosako taldeak ez baizuen jakin beraien defensa nola erasotu eta haiei nola aurre egin defentsan. Emaitza alde batera utzi behar da eta etorkizunera begiratu behar da partidu asko geratzen baitira. Gogor entrenatuz emaitzak etorriko dira.

menu
menu