Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Oria Electricidad-ek ezin izan zuen garaipena lortu Soraluce Bergarako taldearen aurka

Sailkapeneko bosgarren postuan daude 2 garaipen eta 2 porrotekin

Tolosarrak gogotsu irten ziren batez ere lehenengo fasean Bergaran 5 puntugatik jasotako porrotaren ondorioz, nahiz eta Mattin Malkorra-ren baja eduki. Tolosarrak atsedenaldira bat gora ailegatu ziren eta hirugarren laurdenean maila mantentzea lortu zuten, baina laugarrenean indarrak agortu egin ziren eta ezin izan zuten azken saskiratzea lortu. Bukaeran TAKE Oria Electricidad 32 - Soraluce 35. Hala ere, TAKE-ko mutilek lan ona egin zuten eta horrela jarraituta partidu asko irabaztea espero dugu.

menu
menu