Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Easo-ri gailendu zitzaion TAKE Oria Electricidad

Gora behera handiko partidu batean garaile irten ziren.

Pasa den larunbat honetako partiduan gure mutilek garaipena lortu zuten. Gogotsu atera ziren kantxara lehen momentutik, aurreko asteburuan eman ez zutena ematekotan.

Esan bezala, esna eta gogor hasi ziren jolasten, Easokoen presioari bikain aurre eginez. Bigarrenean ere paretsu aritu ziren eta gure presioak abantaila batzuk ekarri zizkigun. Gauzak horrela, lehen zatia 20-14ko emaitzarekin amaitu zen.

Baina situazioak okerrera egin zuen atsedenaldia eta gero. Patxara handiagoarekin hasi ziren jolasten eta horren islada izan zen kanasta bakarra sartu izana zati osoan, Easokoek 9 puntu sartu zituzten bitartean. Hori dela eta, Easokoek aurre hartu zuten, TAKE-tarrek baino puntu bat gehiago zutelarik.

Garaipena lortzeko azken laurdenean gure mutilen hainbat kontraerasok markagailua zabaltzea egin zuten. 11 puntutara jarri ziren aurkarien aurretik baina presioak eta egoerak pase txar batzuk eta nerbioak eragin zituen. Hala ere, TAKE-tarrak garaipenarekin atera ziren azkenean, 44-38ko emaitzarekin.

Aupa mutilak!

menu
menu