Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

KLUBAREN PROZEDURA FAMILIEKIKO, KORONAVIRUS-AREN KRISIA DELA ETA

Kuoten gelditzea

Familia agurgarria,

Ohar honen bidez, TOLOSAKO ADISKIDEOK, K.E. (T.A.K.E.)-k hartutako erabakia jakinarazi nahi dizuegu COVID-19-aren krisiaren inguruan:

- Une honetatik aurrera, eta berri gehiago jakin arte, klubeko kirolari guztien hileko kuoten kobratzea bertan behera geratzen da.

Klubaren aldetik ulertzen dugu ezohiko egoera honi dagozkion erabakiak hartzea beharrezkoa dela eta jarduera ezak irauten duen bitartean, kuotak ez kobratzea erabaki dugu.

Orain arte, Otsailera arteko kuotak kobratu ditugu, eta aurrerantzean ez ditugu kuota berriak pasako aurrez zuei ohartarazi gabe (gutxienez jarduera martxan jartzen den arte, kasua bada).

Eskatzen zaizuenean klubaren alde esfortzuak egiten dituzuen bezalaxe (partiduetarako desplazamenduak, garagardo feria, etab.), oraingoan klubak, egoerak eskatzen duen mailan egon nahi du.

Gai honen inguruko azalpenen bat jaso nahi baduzue, jar zaitezte gurekin harremanetan klubeko helbide elektronikora idatziz: takesb@takesb.eus.

Besterik gabe, jaso agur bero bat,

T.A.K.E.-KO ZUZENDARITZA

menu
menu