TAKEk antolatuko du aurten ere Garagardo Azoka
Antolakuntzak suposatuko duen lan eskerga arintzeko laguntza eske gatozkizue
Aurtengoan ere TAKE-k du garagardo azoka antolatzeko ardura, eta guztion laguntza beharrezkoa izango da festa honen arrakasta ziurtatzeko.
Garagardo azoka Irailaren 15tik 18ra, hau da, ostegunetik igandera ospatuko da Tolosan. Ordutegiari dagokionez, jakin, arratsaldeko 19:00 aldera hasi eta 01:00 aldera amaitzen dela.
Esan bezala, beharrezkoa izango da zure laguntza ere. Horregatik, ondorengo link-ean sartu eta osatu. Horrela, lanerako prest zaudela jakiteaz gain, noiz eta zertan lan egingo zenukeen ere jakingo genuke.
Egun guztiak osatu ahal izateko pertsona bakoitzaren disponibilitatea egun bakarrera ez mugatzea litzateke egokiena. Hori dela eta, lan egin zenezaken egun guztien berri emote garrantzitsua da; baina, lasai, horrek ez du egun guztietan lan egitea esan nahiko eta!
Gogoratu, link-ean sartu eta osatu formularioa: Laguntza formularioa
Mila esker aldez aurretik!
Zalantzarik izango bazenu, idatzi helbide honetara: zerbezaferiatake@gmail.com