Take Larramendiren asteburuko kronika
Infantil mutilek bukaera ona eman diote urteari
Pasa den larunbatean izan zen partida Tolosan, Donostiako Easo taldea aurkari zutelarik. Goizeko 10:30etan zen norgehiagoka eta mutilak astean zehar egindako lana erakusteko gogoarekin sartu ziren kantxara.
Nahiko berdinduta hasi zen partidua, bi taldeek lan ona eginez bai aurrean baita atzean ere. Baina bigarren laurdena hasi eta segituan aurreratu ziren tolosarrak markagailuan aurretik jarriz.
Ordutik aurrera, eroso jokatu zuten gure infantilek, dakitena ondo eginez eta gauza berriak egiten saiatuz.
Orain, opor luzeak datoz eta deskantsatuta etorri ostean berriz ere egurra emateko prest egongo dira. Lanean jarraituz hobetuko dugu, 1,2,3......TAKE!💪🏽