Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ezagutu ezazu... Beñat Azaldegi Argentinatik

EBAko denboraldia Argentinatik bizi beharko duen taldeko jokalariarekin hitzegin dugu.

Beñat Azaldegiri eginiko elkarrizketa:

- Lehenik eta behin... zertan ari zara Argentinan?

“Latinoamerica” izena duen programa baten bidez EHUn egiten ari nintzen zuzenbide ikasketak egitera etorri naiz Argentinara. Helburu nagusia horixe da, han burutuko nukeen ikasketa plana aurrera eramatea. Hala ere noski, kontinente berri batera etorrita nire ibilerak ezin ikasketetan bakarrik zentratu, eta bidaiak egin, jende berri eta bizi molde berriak ezagutu eta horren erakargarri egiten zitzaidan Argentinar herrialdea ezagutzeko ere baliatzen ari naiz aukera hau.

- Igoera lortzerako bazenekien hurrengo denboraldian ez zinela taldearekin egongo, nola sentitu zinen?

Pena pixka bat hartu nuen, EBA ligan zure taldearekin jokatzea oso erakargarria baita.
Hala ere, 2014-2015 denboraldia etxetik kanpo pasako nuela jakiteak 2013-2014 denboraldia inoiz baino motibatuago amaitzen lagundu ninduen.

Gogoan dut nire baitan esaten nuela “ Talde hau behetik gora doa urtez urte, gazteak geroz eta experientzia gehiago dugu maila honetan eta zaharrak oraindik forman daude egurra emateko. Aurten igotzen ez bagara, datorren urtean igoko dira kabroi hauek zu gabe eta sekulako inbidia pasako duzu. Hori ez gertatzeko, aurten lortu igoera eta kitto, pake pakean joan zaitezke Argentinara”
Aurten ere inbidia pixkat dexente pasatzen ari naiz, baina lehengo urtean gauzak ondo egitearen lasaitasuna ere badut.

- Argentinara iristen zaizunarekin... Nola ikusten duzu taldea?

Denboraldia oso puntu onean hasi duzuela iruditzen zait, arlo guztiztietan.. Fisikoki freskotasuna nabari dut eta aurreko urtetik mailatxo bat gorago zaudetela iruditzen zait.
Talde giroari eta arlo psikologikoari begiratuta, Burgosko bideoak eta Atarian idazten dituzuen kronikek esaten didate gauzak ez direla gehiegi aldatu, hortaz, lasai egon naiteke, dena oso ondo doa eta!

- Taldeak zure baja nabari duela uste duzu?

Eztakit ba…… Lehengo urtean betetzen nuen lekutxo hori ondo okupatua dagoela iruditzen zait.
Agian ez da nire ezaugarri berdin berdinak izango dituen jokalaririk egongo, baina bakoitzak bere aletxoa jarrita nik egin ahal nitzaken gauzak oso ondo egiten ari diren segurtasun osoa dut.
Nahikoa lan egin beharko dut datorren urtean lekutxo hori berreskuratzeko.

- Taldeari edo klubari, ze mezu bidaliko zenioke?

Taldeari, segi dezala inbidia ematen astero astero, eta hortzak erakusteko parean jartzen zaion aurkari orori, handiagoa eta indartsuagoa bada ere.
Klubari, jarrai dezala kirol eredu izaten eta harrobia lantzen, umeei kirolari eta pertsona hobeak izateko baliabideak emanaz.

- Argentinan talde batekin ari zara entrenatzen. Nolakoa da esperientzia? Nolakoa da saskibaloia han?

Experientzia bikaina izaten ari da, beste talde filosofia eta saskibaloi molde batzuk aurkitzen aro bainaiz hemen.
Bizi naizen hiria Argentinako saskibaloiaren hiriburua dela esan daiteke (Bahía Blanca izena du, bertatik, Ginobili, Pepe Sanchez, Jasen anaiak… atera dira) eta sekulako garrantzia eta jarraipena ematen zaio kirol honi. 40 Saskibaloi talde inguru daude denera eta 25 kantxa estali daude.
Nik “ Liniers” izeneko talde batekin entrenatzen dut, gaur egun hiriburuko l1. mailako txapelduna den taldearekin. Argentinan Maila nazionalean jokatu duten 4 jokalari dituzte eta oso maila ona duen taldea da.

Dedikazio handia eskaintzen diote saskibaloiari, eta batzuk kantxatik aparte lan egiten duten arren, gehienak Saskibaloiak ematen dioten diruarekin bizi dira.
Oso berezia da hiri baten inguruan egiten den liga batek horrenbeste talde, eta horrenbeste diru mugitzea.

Joko aldetik, guk praktikatzen dugunarekin desberdina dela esango nuke, hemen askoz egur gehiago banatzen baita orokorrean. Azkarrago ere jokatzen dela iruditzen zait, horrek dituen alde on eta txar guztiekin.

menu
menu