Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Take Larramendiren asteburuko kronika

Denboraldiaren bigarren zatia hasia da iada

Pasa den igandean izan zen partida Donostian, bertako Askatuak taldea aurkari zutelarik. Goizeko 10:00tan zen partida eta gure mutilak irrikitan zeuden beraien saskibaloiko nibela erakusteko, lehen aldiz talde honen aurrean erakutsi ez zutenez.
Nahiko berdinduta hasi zen partidua, bi taldeek lan ona eginez bai aurrean baita atzean ere. Batez ere, azpimarratzekoa izan zen tolosakoen defentsako intentsitatea lehen bi laurdenetan.
Deskontsoaz geroztik berriz, donostiarrek aurre hartu zuten markagailuan gure infantilek lehen laurdenetako intentsitate hori jeistean.
Lehen zatia gogoraraztekoa izan zen eta mezu horrekin joan ziren etxera norgehiagoka ondorenean.
Horrela jokatuta aurrerapauso handiak eman ditu taldeak. 1,2,3......TAKE!💪🏽

menu
menu