Aste Santuko I. Super Eko saskibaloi txapelketa
Txapelketa 3x3 formatuan jokatuko da Apirilak 22tik 25era.
Datorren Apirilak 22tik 25era Aste Santuko I. Super Eko saskibaloi txapelketa ospatuko da Usabal kiroldegian. Txapelketa hau 2002, 2003, 2004 eta 2005 urteetan jaiotako gazteei zabaltzen zaie.
Txapelketaren formatua 3x3-koa izango da, nahiz eta taldeak 4 jokalariz osatuak egongo diren. Bi mailatan banatuko dira taldeak, benjaminak alde batetik (2004-2005) eta alebinak bestetik (2002-2003). Taldeak mutilenak, neskenak edo mixtoak izan daitezke.
Izena emateko azken eguna 2014ko Apirilak 11 izango da eta talde bakoitzak 10 euro beharko ditu. Horretarako taldearen datuak takesb@takesb.com –era bidali beharko dira.
Laburbilduz, honako datu hauek behar dira:
- Taldearen izena
- Partaideen izen abizenak
- Jaioturtea
Partiduetako ordutegiak www.takesb.com -en argitaratuko dira eta baita Usabal kiroldegian ere.
Animatu zaiztezte!!!