Prest da I. Aste Santuko Super Eko lagunartekorako egutegia
Apirilak 22tik 25era ospatuko da Usabal kiroldegian
Aurten estreinekoz, Aste Santuko lagunartekoa antolatuko du TAKE-k Super Eko supermerkatuaren babesarekin (eta GBCren laguntzarekin). Benjamin eta alebin mailako gaztetxoak arituko dira lau egunez saskibaloiaren inguruan gozatzen.
2002-2005 urte bitartean jaiotako gaztetxoak izango dira bertan partaide eta lau egun hauetan goizez jokatuko dituzte norgehiagokak, denak lagunartean, Usabal kiroldegian.
Jarraian dagoen dokumentuan aurkitu daiteke egutegi osoa, talde bakoitzak izango dituen partiduekin.
Gerturatu zaitezte etorkizuneko izarrak animatzera!!!