San Antorchas 3x3ko garaile
Chorizo y algo mas taldeari gailendu zitzaion finalean
Iker Odriozola, Alberto Limousin, Mikel Ayerbe eta Joseba Zubeldiak osatutako San Antorchas izan zen 3x3ko garaile, ikusle ugari bildu dituen txapelketa batean. Finalera Chorizo y algo mas taldea iritsi zen eta hirugarren postuan Berrograde sailkatu zen.
Aipatu beharra dago emakumeen partaidetza ugaria joko maila bikaina erakutsiz eta kaleetan bildu zen ikuslego ugaria 15. edizioa izan duen 3x3an.