PARTIDU GARRATZA
TAKE Txindoki txiki 28- LEK Aresko 56
Larunbatean, ezaguna zen Lek Aresko taldearen aurka izan zuten norgehiagoka TAKE Txindokiko gure neskek. Partidu ugariren ostean, azkenean 7 jokalari baina gehiago agertu ziren. Hala ere, jokalari gehiago egoteak ez zuen jokatzeko orduan asko lagundu. Aipatu beharra dago, Aretxabaletan jokatu genuenean partidu oso polita egin zutela/,baina 6 jokalari agertu zirenez, ofizialki galdutzat eman zuten. Hortaz, partidu interesgarri bat genuen aurretik.
Gogo falta? Ez dakit, baina partiduan sartzea asko kostatu zitzaien. Lehen laurdeneko emaitza 8-14 izan zen. Partidua aurrera zihoan heinean, joko txukunagoa ikusten zen. Hala ere, baloi ugari oparitu zizkieten aurkariei, hori izan liteke partiduaren emaitzaren kausa nagusiena. Atsedenaldira 14-31 ko markagailuarekin iritsi ziren.
Atsedenalditik bueltan, partiduari buelta eman beharrean beheruntz joan zen. Hirugarren laurdenaren emaitza 2-17 izanik. Laugarren laurdena aldiz, oso ona izan zen (12-8). Jokalariek entrenatzaileok ipinitako helburu txikiak betetzea lortu zuten: pase txarrak galaraztea eta sarrerak eta tiroak egiteko beldurra alde batera uztea eta laurdena irabaztea.
Udaberriko txapelketa amaitzeko partidu bat geratzen zaie gure neskei. Hurrengo larunbatean Donostian 10:00tan. Ea denboraldia garaipen batekin amaitzen dugun. Animo nexkak! Egurra!
1,2,3……….TAKE