Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Ernioren gorabeherak

Lehen zati ez on batek partida baldintzatu zuen

Batzuk, infantil mutilen partidua ikusteko, goizean goiz jaiki ziren, eta beste batzuk, karaokea kotxean genuela, Arrasaterantz abiatu ginen Lek Ointxe Haundi taldearen aurka jolasteko gogoz.

Lehen zatietan kontzentrazio falta izan genuen, eta horren ondorioz, akats dezente egin genituen, pase txarrak, urratsak, etab.

Azken zatia txalogarria izan zen, borrokatua eta zentzuz jokatua. Partidu osoan zehar intentsitate eta agresibitate honekin jolastuz gero, gurea izango zen.

Baina, horretarako daude entrenamenduak, ezta? Badugu zertan hobetu aste honetan, beraz, goazen 2016ko azkeneko egunei etekina ateratzera eta hurrengo urteko partiduetan egurra ematera.

Ondo pasa Gabonak eta urte berri on, aldez aurretik! 1, 2, 3 TAKE!!!

menu
menu