Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen Bikaina

Larunbat goiza, 12:00 Donostian Easoren aurka

Take Amarotzekoek azken 2. partidoa zuten aurkari gogor batzuen aurka. Beroketatik nabaritzen zen giro bikaina zegoela jokalarien artean eta partidoa irabazteko gosea zutela. Lehenengo zatia oso berdindua egon zen bi taldeen artean, baina bazekiten pauso bat aurrera eman zezaketela eta frogatu zuten, 2. zatian aurkariek kanasta bat soilik sartu zuten. Horrela atsedenaldira markagailuan aurretik joanik.

Atsedenalditik bueltan, argi zegoen bidea iluntzen hasi zen. Easokoak gose gehiagorekin atera ziren eta partidoa berriro ere berdindu zuten. Denbora aurrera zijoala, partidoa gogrtzen hasi zen bi aldeetan. Jokalarien jarrera desegokiaren ondorioz eta epailearen erabakiz, bi teknika jaso zituzten tolosarrek eta entrenatzailea kaleratua izan zen 6minutu faltan. Hala ere, jokalariek buruari buelta eman zien eta beste entrenatzailearen eskuetan partidoa aurrera atera zuten.

Denboraldia amaitzen hari da eta urtean zehar egindako lana nabari da. Baina orainik ez da bukatu eta amaieraino borrokatu behar dute!! 1,2,3... TAKE!!!

menu
menu