Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

JAKA 2019

A zer nolako asteburua pasa berri duguna... Saskibaloia, lagunak eta Jakako inguru paregabea. Denboraldia amaitzeko modu hoberik?

Iraila edota abuztuan hasi zen saskibaloi jarduna TAKEko partaide guztientzat. Ordutik milaka izan dira
kirol honi eskaini dizkiogun ordu eta izerdiak. Horregatik badakigu ez dela erraza urte guztia igarota
ekainean oraindik saskibaloi gogoz izatea.
Ba, begira nondik, ekainaren 7-8-9ko astebururako ia 100 jokalari eta 12 entrenatzaile bildu ginen.
Motxilak eta materiala autobusean sartu eta Jaka aldera abiatu ginen. Entrenamenduak, txapelketak,
jolasak... saskibaloia bai, baina elkar ezagutzeko eta ondo pasatzeko milaka aukera ere bai.
Aztertzekoa litzateke horrelako asteburuak aurrera eramaten dituzten kluben kopurua... Gutxi seguru.
Horrelako gauzak antolatzea jokalariek errazten duten zerbait da eta honi TAKEk sortzen duen
atmosfera ezin hobea gehitzen badiogu, neke, bilera eta lan orduak bigarren plano batean gelditzen
dira.
Entrenatzaileon partez mila esker jokalari guztioi. Lagun artean kirola egin eta jolastea baina gauza
hoberik ez da.
Aupa TAKE, datorren urtera arte!
TAKEko Entrenatzaileak

menu
menu