Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE BURRUNTZI AURRERA BEGIRA, IGANDEAN EASO

Beste asteburu gogor bat aurretik Take Burruntzikoentzat.

Igande
honetan Easo Adarra izango dute aurkari Donostiako Gaska kiroldegian
12etan, eta aurreko astean Baskoniaren aurka partido oso txukuna egin
bazuten ere, ez zen nahikoa izan eta hobetoago egin beharko dute asteburu
honetan etxera garaipenarekin itzuli nahi badute.
Pasa den igandean gogotik aritu baziren ere, zapore gazi gozoarekin
amaitu zuten gureek Baskoniaren aurkako partidua. Hasieratik, errespetuz
baino inongo beldurrik gabe aurkeztu zen talde Tolosarra Gasteizko taldearen
aurka eta bi laurden nagusitasunez gailentzea lortu bazuten ere veste bietan
Baskoniakoek sarraskia egin zuten eta garaipena eurekin joan zen gasteizera.
Oso garbi dago talde oso onak aurkituko dituztela Burruntzikoek
astebururo parean, gauzak zailak jarriko dituztenak, baino gureek lanerako
jarrera hartzen jarraitzen badute, norgehiagoka asko borrokotaku
dituztelakoan gaude.
Orain arte, errotazioak laburrak izan badira ere, denboraldia luzea dela
garbi daukate entrenatzaileek eta lehenago edo beranduago minutuak
banatuko, momento hori iristerakoan prest egon beharko dira denak eta ordu
arte lanean jarraitzea besterik ez da geratzen.
Esan bezela, Igandean 12etan Gaskan Easoren aurka arituko dira,
espero dugu aurreko igandean izandako jarrera berriro ikustea eta zenbait
akats zuzenduaz, garaipena Tolosara ekartzea.
AUPA BURRUNTZI!!!
1,2,3...TAKE!!!

menu
menu