Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Partidu bukaerako amorrua

Azken minutuetan erabakitako partidua, horrekin ere lan egiten jakin behar da.

Asteburuan Centro Estudios Mikeldi USK. taldearen aurka jokatzea zegokigun. Tamalez Unax Reboredok eta Ble Aritzek ezin izan zuten jokatu, baina eskertzekoa aulkitik eskainitako laguntza!

Lehen laurdenean lo kantxaratu ginen, aurkariak egiten zituen zeharkako blokeoetan erortzen ginen, ez hitz egitearen ondorioz hamar puntuko aldea atera ziguten Bilbotarrek. Esan bezala, defentsa on bat egiteko ezinbestekoa da hitz egitea!
Partiduan zehar baloia ondo mugitu genuen, kontraerasoetan baloia gelditu genuen, baina besteen baino gutxiago asmatu genuen.
Hirugarren laurden erdian ia hogei puntuko aldea zegoen, baina Taketarrak esnatu egin ziren. Borrokatzeko gogoa kantxaratu zuten, aulkitik ere animoak inoiz baino gehiago entzuten ziren eta urrezko minutuak iritsi ziren.
Minutu baten faltan markagailua 68-64koa zen.

Zorionak mutilak! Partidu hau da euskal ligan egoteko gaitasuna daukagunaren erakusle! Garaipena oso gertu izan genuen, lasai, iritsiko dira. Baina garrantzitsuena taldeak erakutsitako jarrera izan zen: ekintza onak eta saskiratzeak ospatzen, elkar animatzen eta disfrutatzen!

Aupa zuek! Bide onetik goaz, jarraitu horrela!
1, 2, 3...TAKE!

menu
menu