Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

SENTSAZIO ONAK BERRESKURATUZ

Ez da erraza izaten iñauterien ondoren kantxara bueltatzea, hala ere TAKEko Senior nesken lehen taldeak partidu txukuna jokatu zuen larunbatean Atletiko taldearen aurka.

Donostiako taldea da sailkapenean lehenengo doan taldea, partidua zaila izango zela
bagenekien. Gainera ez dugu ohi bezala entrenatu, iñauteriak tarteko. Hala ere, mozorroak
etxean utzi, trajea jantzi eta gogotsu kantxaratu ginen.
Partidu guztia atzetik joatea egokitu zitzaigun, baina ez genuen burua jaitsi. 4 puntutara
askotan egon ginen, baita 3 puntura ere. Liderrak estutzea lortu genuen. Beraiek ikaragarri
asmatu zuten kanpotik, 9 hiruko sartu zituzten.
Azkenean markagailua 69-58, baina gu pozik. Txarrenerako eta onenerako gai garela erakutsi
dugu, larunbatean erakutsitako maila mantentzea dagokigu. Orain bi partidu jarraian jokatu
behar ditugu etxetik kanpo, partidu zinez garrantzitsuak.
Aupa neskak, 1,2,3... TAKE!

menu
menu