TAKE-rekin Caja Laboral ikustera
Otsailak 20-an C.B. Granada-ren aurkako partida ikustera gerturatuko da TAKE.
TAKE-k antolatzen dituen ekintzekin jarraituz, datorren Otsailak 20-an Caja Laboral Baskoniak C.B. Granada-ren aurka jokatuko duen partida ikusteko irteera antolatu du TAKE-k. Partidaren ordua oraindik zehazteko dago (12:30 edo 18:00).
Irteeraren prezioari dagokionez, era honetan izango litzateke:
- 1996 edo beranduago jaiotakoek 15 euro ordaindu beharko dituzte.
- 1995 edo lehenago jaiotakoek 20 euro ordaindu beharko dituzte.
Izen emateak takesb@takesb.com helbidera mezu bat bidaliz egin daitezke. Diruaren ordainketa klubeko edozein entrenatzaileri ordainduz egin daiteke.
Oraingoz 55 plaza bakarra ditugu, beraz, lehenengo apuntatu eta ordaintzen dutenek izango dute lehentasuna.