Historia

1988-ko Azaroak 9-an, Euskal Gobernuak kirol klubei buruz atera zuen lege dekretua zela eta, TOLOSAKO ADISKIDEOK KIROL ELKARTEA (T.A.K.E.) sortu zen, saskibaloi mundura soilik zuzenduriko kluba.Ordurarte, herriko saskibaloia garai desberdinetan izan zen indarrean, iraupen aldakor batekin eta TOLOSA C.F. eta ESCUELAS PIAS ikastetxearen babesarekin, batik bat.

Urte batzuk lehenago, 80. hamarkadaren hasieran, Eskolapioetako ikastetxearen inguruan saskibaloia indar handia hartzen hasi zen, eta lehen aldiz, senior mailako taldea atera zen, orainarte irautea lortu duena aurreko saiakeretako gorabeherei aurre eginez. Tolosako saskibaloiak, indarrean zegoen legediari egokitu zitzaionetik, hazkunde azkarra jasan zuen. Urte gutxitan, gazteen belaunaldiek parte hartzaileen kalitate eta kantitateak gora egitea ekarri zuen eta ondorioz, lehen igoerak lortzen hasi ziren, 90. hamarkada arrakastaz beteriko garaia izatea lortuz. Horrela, 89/90 denboraldian Autonomika Mailara igoera lortu zuen taldeak. 94/95 denboraldiko Lehen Maila Nazionalerako igoerak saskibaloia Eskolapioetatik ateratzea beharrezko bihurtu zuen eta Berazubiko Udal instalazioak hartu zituen. Ondorioz, Tolosaldeko gazte guztiei ateak zabaldu zitzaizkien klubaren baitan aritu ahal izateko.

Oraingo hamarkadaren hasieran, Tolosako saskibaloiak krisi logiko bat jasan zuen, hausnarketa sakon bat eta borondatezko jaitsiera bat eragin zituena, oinarri oinarriko mailatik hastera behartuz 02/03 denboraldian. Harrobia alde batera utzi zen eta horren eragin zuzena partehartzaileen kalitate eta kantitatea jeistea izan zen. Ondorioz, berriro ere harrobiaren aldeko apostua egitea erabaki zen eta, talde nagusia bere kaxara utziz, gazteei eman zitzaien lehentasuna. Lan neketsu eta geldo honen fruituak ateratzen hasi dira, zuzendaritza harro sentiarazten dutenak eta saskibaloi eskolaren sorkuntzan amaituko dutenak. Ahalegin honen ondorioz, senior taldeak 04/05 urtean Autonomika Maila berreskuratu zuen eta urteoro handitzen doa harrobiko taldeen kopurua, klubak entrenatzaile gaituak lortzeko egin duen esfortzuaren ondorioz. Igoera honekin batera, Berazubiko instalazio zaharkituei agur esateko garaia iritsi zen eta Usabalgo Kiroldegi berrira joan zen taldea, non azken bi urteetan hazkuntza garrantzitsu bat jasan duen klubak, senior taldeak, pastelari azken ukitua eman dion Lehen Maila Nazionalerako igoera kontutan hartuz 06/07 denboraldian.

Arrakastaz beteriko azken urte hauetan informazioa argitaratzeko, 2005-eko Uztailak 27-an weborri hau martxan jarri zen.

URTEZ URTE SENIOR TALDEA EGON DEN MAILA:

88/89: Erregional Mailan: azpitxapeldun geratu eta igoera fasea jokatu zuen

89/90: Erregional Mailan: Autonomika Mailara igoera lortu zuen

90/91: Autonomika Mailan

91/92: Autonomika Mailan

92/93: Autonomika Mailan

93/94: Autonomika mailan: Lehen Maila Nazionalerako igoera lortu zuen

94/95: Lehen Maila Nazionalean

95/96: Lehen Maila Nazionalean

96/97: Lehen Maila Nazionalean

97/98: Lehen Maila Nazionalean

98/99: Lehen Maila Nazionalean: Autonomika Mailara jeitsi zen

99/00: Autonomika Mailan

00/01: Autonomika Mailan: Lehen Maila Nazionalera igoera lortu zuen

01/02: Lehen Maila Nazionalean: Maila mantendu arren, hausnarketa sakon baten ondoren, honi uko egin eta Bigarren Maila Erregionaleraino jaistea erabaki zuen (oinarri oinarriko maila)

02/03: Bigarren Maila Erregionalean: Txapeldun geratu eta Lehen Maila Erregionalera igoera lortu zuen

03/04: Lehen Maila Erregionalean: Zazpigarren postuan amaitu zuen denboraldia

04/05: Lehen Maila Erregionalean: Lauko finala irabazita, Autonomika Mailara igo zen

05/06: Autonomika Mailan: Bosgarren postuan amaitu zuen denboraldia

06/07: Autonomika Mailan: Txapeldun geratu eta Lehen Maila Nazionalera igo zen

07/08: Lehen Maila Nazionalean: Jaitsiera fasean lehen postua lortu zuen

08/09: Lehen Maila Nazionalean: Jaitsiera fasean seigarren postua lortu zuen

09/10: Lehen Maila Nazionalean: Jaitsiera fasean laugarren postua lortu zuen

10/11: Lehen Maila Nazionalean: Jaitsiera fasean bigarren postua lortu zuen

11/12: Lehen Maila Nazionalean: Igoera fasean hirugarren postua lortu zuen

12/13: Lehen Maila Nazionalean: Bosgarren postua lortu zuen

13/14: Lehen Maila Nazionalean: Txapeldun geratu eta EBA Ligara igo zen

14/15: EBA Ligan: Bosgarren postua lortu zuen

15/16: EBA Ligan: Zortzigarren postua lortu zuen

16/17: EBA Ligan: Hamabigarren postua lortu zuen


TAKE-ren historiako zenbait argazki

menu
menu