Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Partida grisa jokatu zuten juniorrek Donostian

Esfortzu handiegirik gabe lortu zuten garaipena (36-74).

Ez zuten partida ona jokatu joan den astean Alza kiroldegian jokatutako partidan. Gaizki hasi zen arratsaldea Paco Yoldi kiroldegian jokatzekoa zen partida bat, aurkariak egindako akats baten erruz, Alzako kiroldegira joan behar izan zuen taldeak azken unean.

Partida ez zen ona izan tolosarren aldetik, aurkaria zona itxi batean jarri zen partida osoan eta horrelako kasuetan kanpokaldetik asmatzen ez duzunean asko kostatzen da saskiraketak lortzea.

Atzekaldean partida txukuna egitea lortu zuten mutilek, atsedenaldira 12 puntu bakarrik jasotzea lortu zuten eta aurrekaldean pixkanaka barruko jokoa eta jaurtiketetan asmatzen hasi zen. Erraztasun handiarekin lortu zuen garaipena. Azken amaitza 36-74koa izan zen.

Datorren larunbatean arratsaldeko 16:00-etan jokatuko dute Usabalgo kiroldegian Krafft Atletikoren aurka huts egin ezinezko partida. Animo mutilak!!!!!

menu
menu