Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen garrantzitsua

Easoren aurka jokaturiko partidan gure neskak izan ziren nagusi. 42-33

Igande goiz hobeak eta okerragoak izan omen zitezkeen baina euren aurpegirik zorrotzena eman zuen Take Aralar Kirolak-eko neskek. Azterketen nahasmena eta garunen esplotazioaren ondoren, inoiz baino gogotsuago eta aktibitate handiagoarekin aurkeztu ziren polikiroldegira gure neskak. Aurrez talde honen aurka hainbat partida jokatuak zeuden eta orotariko emaitzak lortu zituzten.

Lehen laurdenean, nahiko parekatua izan zen bi taldeen arteko jokoa. Aurkarien zonakako defentsak eta gure taldearen saskiratu ezinak, ez zuen batere luzitu kantxan.
2.laurdenean aldiz, kontra eraso etengabeek, ez zien aurkariei zonakako defentsan sartzeko aukerarik eman. Markagailuan erosotasunarekin zebiltzala nabarmena zen, euren jokoa nagusitu baitzen kantxan.

Atsedenalditik bueltan, jaurtiketa libreen errezitaldia iritsi zen, asko jaurti baziren ere, gutxik hartu zuten saskirako norantza (haize boladaren bat ibiliko zen). Errenta aski izan zen garaipena erdiesteko.

Aipatu behar da, Jone eta Julissaren ordez, Miren eta Ane kadeteek bete zutela euren hutsune, baita ederki bete ere. Mila esker bikote!!!

Datozen jai-giroak ikusita, asteburu honetako partida, erabakiorra da. Lanak ondo eginda komeni da txarangara joatea. Animo neskak eta jarraitu orain arteko talde lanari eusten, zuena baita bidea!!

1,2,3 XUXTA!!!

menu
menu