Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE-rekin Caja Laboral - Maccabi partidura

Martxoak 24-an Maccabi-ren aurkako partida ikustera gerturatuko da TAKE.

TAKE-k antolatzen dituen ekintzekin jarraituz, datorren Martxoak 24-an Caja Laboral Baskoniak Maccabi-ren aurka jokatuko duen partida ikusteko irteera antolatu du TAKE-k. Partidaren ordua 20:30-etan izango da.

Irteeraren prezioari dagokionez, era honetan izango litzateke:

- 1996 edo beranduago jaiotakoek 25 euro ordaindu beharko dituzte.
- 1995 edo lehenago jaiotakoek 30 euro ordaindu beharko dituzte.

Izen emateak takesb@takesb.com helbidera mezu bat bidaliz egin daitezke. Diruaren ordainketa klubeko edozein entrenatzaileri ordainduz egin daiteke.

Oraingoz 55 plaza bakarra ditugu, beraz, lehenengo apuntatu eta ordaintzen dutenek izango dute lehentasuna. Ez azken unerarte itxaron!!!!!

menu
menu