Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Helburua lortuta!

Atzean partidu oso serioa eginez Bidebide Ibiza 58-46 gailendu zitzaion Bilboko La Salleri

Askotan esan ohi da gizona dela harri berean erortzen den animali bakarra baino larunbateko partiduan taldea lekzioa ondo ikasita atera zen. Lasaitasun giroarekin Ardoiren aurka jokatu ostean erorikoa handia izan zen eta partiduko gakoa intentsidadean egongo zen, batez ere, derrigorrez irabaztera zetorren aurkari baten aurka.

Partidurako baja bakarra Karim zen, aste santutan Panathinaikosek antolatzen duen eliteko kanpus baterako deituta zegoelako. Gainontzeko guztiak entrenatzailearen esanetara zeuden garaipena eskuratzeko asmotan.

Hasiera oso trabatua izan zen bi taldeen aldetik. Puntu gutxi eta intentsidade asko eta partiduaren nondik norakoak garbi geratu ziren. Posesio kopuru gehien edukiko zuen taldeak irabaziko zuen partidua. Portzentai onak ez eduki arren errebotean nagusi izanda eta baloi gutxi galduta ia hasieratik aurretik izan ziren etxekoak.

Momentu puntual batzutan bilbotarrak gerturatu ziren baino patxara handiz eta lanarekin estuasun handirik ez zuen pasa taldeak. Egin beharrekoa oso garbi zegoen astean zeharreko entrenamenduetatik eta aurkariaren indarguneak ez ziren horren indargune izan.

Gauzak honela taldeak beste urtebete gutxienez nazional mailan jarraituko du. Faseko hontako partiduetan taldeak batazbeste 59 puntu jaso ditu eta atzetik hasita garaipenak iristen hasi dira. Kantxatik kanpo zailtasun ugari egon diren denboraldi batean azpimarratu behar da 10 jokalariren indarra bateratzeko eta beltza zirudien egoeratik ateratzeko. Garrantzitsuena hala ere larunbatean partiduak irabazi arren, entrenamendu gehienetan irabaztera atera garela eta asteburuan hori ikusi egiten da.

Iritsiko da balorazioetarako garaia, baino esan beharra daukat 25 urterekin nazional mailan entrenatzaile bezela bigarren denboraldia egin arren, ikasten jarraitu behar dala jokalari hauen mailarekin bat etortzeko. Emaitzen tentsiorik gabe irabazten jarraitu behar da, presiorik gabe jokatu eta disfrutatuz...

1,2,3... TAKE!!!

menu
menu