Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bide Bide Ibiza prest

Gogotsu dira denboraldiaren zailtasuna jakinik (El Diario Vasco - 2011/09/25)

Aurreko denboraldia ederki bukatu ondoren eta honek izango duen zailtasuna jakinik gogotsu daude Bide-Bide Ibizako lagunak denboraldiaren aurrean. Ion kapitainak, denboraldiaren zailtasuna jakinik zapatila berriak aurkeztu ditu, gogortasunaren adierazle inongo dudarik gabe.

Juniorrak eta seniorrak Vic-en egon dira uda honetan. Hango «stang»ean parte hartu dute era bikainean gainera. Juniorrek beraien partidua irabazi eta seniorrek bat irabazi eta bestea galdu zuten. Juniorrek ezin hobeto hasi zuten txapelketa garaipen argi batekin. Seniorrek urtero bezela Corbera taldea indigestatu zitzaien eta finalerdietan izan nahi bazuten handik aurrerako partidu guztiak irabazi beharko zituzten.

Ondoren bi taldeek aldi berean jokatzen zuten eta biek garaipena lortu zuten beraien asmoetan aurrera pauso garrantzitsua emanez. Seniorrek bi luzepenen ondoren irabazi zuten eta behin bukatuta Salva Maldonadoren clinic-era ziztu bizian abiatu ziren. Ondoren, triple txapelketarako sailkapena zegoen jokoan. Bertan jaurtitzaile finek luzitzeko aukera izan zuten eta Goar, Iñaki eta Joakin gaueko finalerako txartela lortu zuten. Arratsalde horretan partidurik ez zegoenez albergeko futbol 7 zelaia aprobetxatzea erabaki zen. Seniorrak vs juniorrak. Zaharrenak gailendu ziren 3-2 markagailuari buelta emanez tensioz beteriko partidu batean.

Dutxatu eta denak tripletako finala ikustera joan ziren. Goarrek finalerdietarako txartela lortu zuen desenpatean kanpoan geldituz. Mate txapelketan nola ez, Koldo lehendakari jauna jurado bezela egon zen puntuaketa ezin hobeak emanez.

Azken egunean bi taldeek aurrera egiteko beraien partiduak irabazi behar zituzten eta ez zuten hutsik egin. Juniorrek arratsaldean erraz irabaziko zuten finala jokatu zuten. Seniorrek aldiz finalerdiak irabazi ondoren finala jokatu zuten.

Hasiera kaxkar batek garaipena etxera ekartzea ezinezkoa egin zuen baina lana ezin hobea izan da saskibaloiez beteriko 3 egun hauetan.

Jokalarien artean baja ugari izango dira hurrengo denboraldiari begira. Mikel Txiki, Joseba eta Haritz baja izango dira arrazoi ezberdinengatik. Beraien tokia Beñat, Iñaki eta Kaiet juniorrek beteko dute. Taldea oraindik gehiago gaztetuz. Entrenatzaileari dagokionez ez da aldaketarik izango, Yon Gonzalezek 25 urterekin bere hirugarren denboraldia beteko du.

Lanerako denbora da eta jokalariek denbora gutxi izango dute atsedenarako, larunbatean ere hitzordua baitute entrenatzeko. Aste batzuetan Usabaleko kantxa beraien bigarren etxea bihurtuko dute.

Bidebide Ibizak lehen faserako. 20 talde izango dira lehian bi multzotan banatuak. B multzoan dago Bidebide Ibiza.

menu
menu