Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Junior mutilek bikain hasi dute denboraldi berria

Lau partidutatik lau garaipen daramatzate

Urte berriari hasiera ezin hobea eman diote junior mutilek, jokatutako 4 partiduetatik 4 garaipen poltsikoratuta.
Joan zen denboraldiko taldearekin konparatuz, aldaketa nabarmena izan du taldeak, 6 jokalari berri sartu bait dira lehengo urtetik zeuden beste seiei batzeko. Talde polita eratu da eta lan egiteko gogoa eta grina baldin badute esan daiteke talde honek etorkizunean gauza politak egin ditzakeela. Esan behar da aurten talde honen bigarren entrenatzailea Haritz Arana izango dela eta bere esperientzia eta jakituria zabaltzeko aukera izango du gaztetxoen artean.

Denboraldia Irailaren 17an hasi zuen taldeak eta ordundik hona 4 partida jokatu behar izan ditu taldeak. Partida guztiak nahiko ezberdinak izan dira eta denetan jakin izan du partidetara egokitzen. Lehenengo partida Beasaingo BKL taldearen aurka izan zen, atsedenaldirarte gauzak nahiko estu joan ziren baina aldageletatik bueltan partida hautsi eta erraz garaitu zituzten beasaindarrak.

Bigarren partida zailagoa izan zen Urretxun jokatu behar izan zuten Goierri taldearen aurka eta markagailu estu batekin lortu zuten garaipena etxera ekartzea. Beti izan ohi da zaila Urretxuko kantxan partidak aurrera ateratzea eta ziur taldearen aurkari zuzenen batek huts egingo duela kantxa honetan.

Hirugarren partida izan da orain arte jokatu duten partidarik txarrena, jokalariak gogo gabe eta ilusio falta izugarriarekin kantxaratu ziren eta partida galtzeko zorian izan ziren azkenean 2 puntuko aldearekin garaipena lortuaz.

Azkenik astebukaera honetan tolosarren antzera porrota zer zen ezagutzen ez zuen talde baten aurka jokatu zuten, hernaniarren aurka hain zuzen ere eta partida on bat egin ostean garaipena etxeratzea lortu zuten mutilek. Esan behar da garaipena taldeak atzean eginiko lanean oinarritu zela, aurkarien erreferentzi ziren jokalariak euren bataz bestekoaren azpitik uztea lortu bait zuten.

Bestetik esan behar da taldearen inguruan sortzen ari den ilusio puntu hori kontrolatu beharra dagoela, Euskal ligan jokatzeko aukera begi bistan ikusten da, baina nola gizakiok uraren gainean oinez egiten ez dakigun oraindik, lur zati asko falta zaizkigu helburua lortzeko. Baina norabidea zein den jakinda errazago lortzen dira gauzak eta ziur nago argazkian agertzen den argi izpi hori jardunaldiak aurrera egin ahala gero eta handiagoa izango dela eta azkenean denborak eta aurkariek egon behar dugun lekuan jarriko gaituztela.

1,2,3,…TAKE!!!

P.D. Joan den astebukaeran zoritxarreko jokaldi batean lesionatu zen Beñat-i animoak bidaltzen dizkiogu ea laster berriz kantxetan gerra ematen ikusten dugunn

menu
menu