Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Amets egiten jarraitzeko garaipena erdietsi zuten Zarautzen junior mutilek

Talde lanean oinarritutako garaipenaren ostean sailkapeneko lehen postuan bakarrik geratzen dira tolosarrak

Eguraldi makurra zen kanpoaldean eta aterpean egoteko aukera polita zen saskibaloi partida ikustera joatea, horregatik edo partidak piztutako ikusminagatik Tolosaldetik jende dezente gerturatu zen Zarautzera partida ikustera, milesker deneri.

Hasiera hasieratik partida gogorra izango zela antzeman zen, zarauztarrek talde bikaina dute eta tolosarrak ez zeuden berehalakoan amore emateko prest. Lehen minutuetan lan bikaina egin zuten eta 6. minuturako 3 eta 12ko partziala lortu zuten, arratsalde pasa ez zirela joan argi eta garbi azaltzeko. Hala ere, etxekoek euren baliabideak probestuz laurdenaren amaierarako partida orekatzea lortu zuten, 9-13.

Bigarren laurdenean berdintasuna izan zen gehien ikusi zena kantxaren gainean, defentsak gailendu ziren erasoaren gainetik eta garesti zegoen saskiratzeak lortzea bai saski batean zein bestean, horrela berdinketarekin iritsi ziren atsedenaldira eta berriz hasieratik hastea bezala izango zen atsedenaldiaren ostean.

Baloia berriz jokoan jarri zenean, mutilak lanerako prest ziren eta gogotsu kantxaratu ziren aurkaria adina bazirela sinetsita. Hemendik aurrera partidan berdinketa izan zen nagusi baina beti tolosarrak aurretik, psikologiak bere lana egin zezan. Baina azken laurdeneko azken minutuan etxekoek aurre hartu zuten markagailuan lehen aldiz partidan eta urduritasuna sortu zen kanpotarren artean. Orduan iritsi zen partidan nahiko itzalita ibili zen Joakin-en garaia. Bere 2+1eko jokaldi bati eskerrak berriz ere bi puntuko abantaila lortu eta ez zioten utzi partidari ihes egiten.

Zorionak mutilak!!! Horrela jarraitu ezkero gauza politak egiteko parada duzue zuen aurrean, ez utzi aukera hau pasatzen eta jarraitu lanean orain arte moduan.

1,2,3,…TAKE

menu
menu