Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Liderraren aurrean komeriak

Cafes Aitonaren aurka ezinean Senior neskak

Igande honetan senior neskak galdu egin dute Cafes Aitona A talde donostiarraren aurka 31- 68ko aldearekin. Partida inondik inora berezi izan zen, Andoniren hutsunea, Naiarak bete baitzuen eta aldi berean jokalari eta entrenatzaile izatea, zaila, baina euren lana egiten saiatu ziren gogotsu.
Aldi berean, Mentxu eta Zuriñeren animo amaigabeek, bultzada handia eman zien taldeari.


Hasiera batean, bi taldeak gogor aritu ziren ahal zuten guztia ematen. Baina nahiz eta gure neskak gogotsu hasi, besteen indarrak, intentsitateak eta saskiraketa guztiek, gogo hori buru makur egotea bultzatu zuen. Honekin batera, izugarrizko blokeoa nabarmendu zen taldean.

Ondorioz, aurkariak geroz eta gehiago hazten ziren heinean, hauek makurtzen joan ziren, baina amaiera aldera, kontra-eraso txukunak lortu zituzten gure neskek.

Partidu honek oso garbi erakutsi digu defentsa bezain beste, erasoa ere gehiago lantzen hasi behar dela eta saskibaloiak ez duela bakarrik saskiraketetan konsistitzen, atzean egindako lana ere oso garrantzitsua da.

Beraz, entrenamendu serioekin eta izerdi pixka bat botaz lan guztia hobetzea zilegia da!

Andoni,Brasiletik etorritakoan samba pixka bat dantzatzen erakutsiko diguzun irrikaz gaude!

Animo neskak!

1,2,3 XUXTA!

menu
menu