Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bidebide - Santutzi: Larunbata 18:00

Etxean sendo jarraitu behar du taldeak sailkapeneko lehen postuetan mantentzeko

Igandean Zarautzen galdu ostean zer hobeto garaipen bat baino hobeto sentsazio onekin bueltatzeko. Partidu txukuna egin arren eta amaieran galduta ere taldeak garbi dauka lana dela irabazteko bide bakarra.

Aurkaria Santurtzi taldea izango da. EBA ligara igotzeko hautagai nagusia. Bere jokalarien artean Hernandez eta Sanchez hegaleko potenteak dituzte, Betolaza antolatzaile gazteak lagunduta. LEB ligan esperientzia dutenak baino lehen taldearen desagerpenarekin Nazional mailako taldearekin arituko dira denboraldi honetan.

Aurkari zaila baino dagoeneko bi partidu galdu dituena, etxetik kanpo zalantza asko sortuz eta Bidebiderekin berdinduta dago sailkapenean. Yon Gonzalezen mutilak oraingoz oso sendo ari dira etxeko partiduetan eta hori baliatu nahiko dute partidua atera ahal izateko.

Garrantzitsua izango da zalegoen laguntza eta ahots, animo eta txalo guztientzako tokia izango da Usabal kiroldegian, larunbateko 18:00tatik aurrera.

menu
menu