Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Jubenil mutilek garaipenak pilatzen jarraitzen dute

Bolada bikainarekin jarraitzen dute eta porrota zer den ez dute ezagutzen oraindik.

Partida errazak jokatu dituzte azken bi norgehiagoketan, bai BKL taldearen aurka eta baita Goierri taldearen aurka ere, bietan partidak ez du historia handiegirik izan.

Lehen laurdenean partida apurtzeko gai izan dira eta markagailua alde izanda nahiko erraz jokatu ahal izan dute.
Benetako partidak abenduan eta urtarrilean jokatu beharko dituzte jokalariek, sailkapenean goi aldean dabiltzan taldeen aurka jokatzea tokatzen bait zaie. Hasteko, aste honetan Krafft Atletikoren kantxa zailera egin beharko dute bisita eta bertan irabaztea derrigorrezkoa da helburua lortzeko bide horretan.

Entrenatzailearen hutsunea izango dute jokalariek datorren asteetan (ziur bere lekuan geratzen denak lan bikaina egingo duela), baina horrek ez du esan nahi errendimendua jaitsi egin behar dutenik, orain arte bezala jokatzen eta entrenatzen jarraitu behar da.

menu
menu