Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Urtarrileko malda

Eskoriatzaren aurrean lanak izan zituzten gure neskek


Joan den igandean, hainbeste jai egunen ostean partida jokatu zuten Take Aralar Kirolak-eko senior neskek. Norgehiagoka eguardiko 12 etan izan zen, eskoriatzatarren aurka.

Aurrez bazekiten ez zela partida erraza izango, erritmo handiko taldea baitzen aurrean zutena eta partidaren denborak ondo neurtzen zekitena.

Partidaren hasera oso orekatua izan zen, bi taldeek ez zuten belarriak jeisteko inogo asmorik azaldu, lehen laurdenean, gogor aritu ziren lanean. 2.laurdenaren amaieran ordea, eskoriatzarren jenio eta presioak 0-18ko partziala ekarri zuen etxeko taldearen aurka. Hortik aurrera gain behera joan zen partida.

Aurrerantzean gogor egin beharko dute lan, gabonetako ordutegi aldaketak kalte egin dio taldeari eta kontzentratzea da lehenengo urratsa. Hortik aurrera, lanaren ondorioz sentsazio onak bere kabuz etorriko dira. Aipatu behar da, Naiara eta Zuriñeren bajarekin jarraitu beharko duela aurrera taldeak!

Animo neskak!!!

1, 2, 3 XUXTA!!!!

menu
menu