Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipenarekin hasi dute Euskal Ligako bidea juniorrek

Easo talde donostiarra ez zen aurkari izan gure mutilentzat (68-91)

Egoera berri baten aurrean aurkitzen ziren tolosarrak. Orain arte, maila horretako liga batean jokatu gabeak ziren eta sendo egin zioten aurre Easo taldeari.

Partidan sartzea asko kosta zitzaien eta lehen 4 minutuetan saskiraketa bat bakarrik lortu zuten, baina erreakzionatzeko gai izan ziren eta minutu baten buruan 5 puntuko aldea iraultzea lortu zuten, denbora pasa etzirela etorri erakutsiz aurkariari. Hemendik aurrera jaun eta jabe izan ziren kantxan eta ez zuten arriskuan ikusi inongo momentutan garaipena.

Atsedenaldira iristerako markagailuan 18 puntuko aldea zuten, batez ere aurkariak egindako opariei esker eta jaurtiketa libreen marratik edukitako portzentai honei esker, %82 laurden honetan ( beti horrela ibiliko bagina….).

Atsedenalditik bueltan taldea sendo kantxaratu zen eta aurkaria hankapean ibili zuen laurden honetan. Taldeak ez zuen erritmoa jetsi eta eskertzekoa da markagailuan horrelako aldea izanda lanean jarraitzeko grina hori edukitzea.
Baina dena ez zen arrosa kolorekoa izan partidan eta azken laurden negargarri bat ikusi behar izan zen partida amaitu aurretik, laurden honetan 26 puntu jaso zituen taldeak 10 minututan, aurretik egindako lan zoragarria ezbaian jarriaz. Partidak hasieratik bukaeraraino jokatu behar dira eta ezin da inongo momentutan erlaxatu bestela horrelako gauzak gertatzen dira.

Larunbat honetan Eskolapioetako kiroldegian izango dute partida Santurtzi taldearen aurka. Maila mantendu ahal izateko irabaztea derrigorrezkoa den partida izango da, beraz zaletuen animoak eskertuko dira.

Aupa ekipo!!!!!

menu
menu