Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Sendo jarraitzen du juniorren taldeak Euskal Ligan mantentzeko bidean

Nahiz eta azken sailkatuaren aurka jokatu, partida zaila zuten Arrasaten garaipena Tolosara ekarri ahal izateko

Ezohiko ordutegian jokatu behar izan zuten tolosarrek. Igande arratsaldeko 18:00-etan jokatzea tokatu zitzaien, baina ordutegia eta aurkaria menpean hartzea lortu zituen taldeak eta garaipen garrantzitsu zein beharrezko bat poltsikoratzea maila mantentzeko bidean.

Partidan oso hotz sartu ziren, azken partiduetan gertatzen ari den bezala, eta aurkariari erraztasun handiak eman zitzaizkion saskiratzeko garaian. Hori dela eta, lehen abantailak lortu zituen MU taldeak. Hala ere, taldeak erreakzionatu zuen eta 5.minuturako markagailua berdintzea lortu zuten atzean egindako lan eskerga bati esker.
Behin aurrea hartuta bigarren laurden txukuna jokatu zuten eta MU-ko entrenatzaileak emandako opariak aprobetxatuz, markagailuan tartea zabaltzea lortu zuten, 28-42 atsedenaldira iritsi aurretik, hain zuzen ere.

Aldageletatik bueltan hasi zen taldearen gainbehera, aurkariak estutu egin zuen bere defentsa eta tolosarrek ez zuten asmatu erasoko jokoan. Lehen 6 minutuetan 2 puntu bakarrik sartu zituzten eta aurkariari partidan sartzeko aukera eman zitzaion. Laurden honetan lehen 20 minutuetan bezain beste puntu jaso zituen taldeak, eta hori ezin da onartu inondik inora. Nahiz eta erasoan ez egon finak talde batek ezin du inoiz berea dena defendatzeari utzi.
Azken laurdenean gauzak bere lekura etorri ziren berriz eta markagailuan abantaila txiki bat hartu eta partida amaiera arte ez zuten hau handitzea besterik egin.

Igande honetan sailkapeneko 2. sailkatuaren aurka jokatu beharko dute partida. Ez da partida erraza izango baina irabazi ezkero lan erdiak eginak egongo dira hurrengo urtean taldeak Euskal ligan jarraitu dezan. ANIMO MUTILAK!!!

menu
menu