Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hasiera ezin hobea eman dio Bidebidek igoera faseari

La Peña talde bilbotarrari 52-71ko markagailuarekin nagusitu zen TAKEko senior taldea

Ametsa zirudien lehen helburua lortu ondoren, amesten eta disfrutatzen jarraitzeko hamar partidu ditu aurretik taldeak. Lan onaren saria dira partidu hauek eta merezitako atseden txikiaren ondoren lehen geldiunea Bilboko La Peña auzoan izan zen.

Ez zirudien talde aproposena zenik A1 faseari hasiera emateko. Gomez, Zalduendo, Salazar... bezelako jokalariak dituen talde bat menperatzea ez da erraza eta gutxiago etxetik kanpo. Beti ere etxetik kanpo jokatzeko aurkariaren zelaia aurkitu behar da eta Bilbok xarma berezia duenez tour turistiko bat egitea ez dago batere gaizki partidua hasi baino lehen.

Partidurako taldeak Kaiet-en baja izan zuen. Hala ere taldea 12 jokalarirekin joan zen, horietatik 4 juniorrak. Jakinda etxekoak ez direla errotazioaren oso lagunak, rotazio hori nabarmentzeko intentzioaz kantxaratu ziren Bidebideko mutilak.

Lehen minututan Bidebide aurretik jarri zen eta partidua amaitu arte ez zuen markagailuan lidertza hori utzi. Berriro ere defentsako bi kontzeptu garbi edukita, taldeak abendurarte erakutsi zuen defentsa maila berreskuratu zuen. Alain-ek astean zehar eginiko lan zoragarriak zeresan handia izan zuen atzean konfidantza berriro itzultzeko. Atzean sendo egonda eta aurrean jaurtiketa aukeraketa onarekin baino ia ezer asmatu gabe 12-17 amaitu zen lehen laurdena.

Bigarren laurdenean taldea kontraerasoan ateratzen hasi zen Goar, Aza eta Karim-en eskutik. Saskirako bidea pixkat hobeto ikusten zen eta La Peñan irabazi zitekeela konturatzen hasi ziren tolosarrak.

Atsedenaldiaren ondoren bilbotarrak markagailuan gerturatu ziren, baino berriro ere pibotek defentsan eginiko lan izugarriak abantailak bere horretan uzten zituen. Hala ere partidua oraindik bizirik zegoen eta edonork irabazi zezakeen. Baino azken laurdenean etxekoek fisikoki behera egin zuten eta Bidebidekoak joko azkarra baliatuz azken laurden honetan izandako 7-22ko partzialarekin amaierako 52-71 utzi zuten.

Garrantzitsua izan zen, azken laurdenean abantaila ona lortu arren taldea ez zela konformatu eta amaierarte lanean jarraitu zutela. Azken segunduan Iñakik sartutako hirukoak ginda jarri zion partiduari.

Disfrutatzen jarraitu behar du taldeak egiten duena gustatzen zaiola erakutsiz. Helburua beteta dago, orain presiorik gabe eta partiduz partidu etorkizuneko proiektu batek oraina ere baduela erakutsi behar du. Hurrengo geltokia Tolosan izango da Baskoniaren aurka. Partidu politta dudarik gabe Bidebidekoak non dauden jakiteko.

1,2,3... TAKE!!!

menu
menu