Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipenarekin esan dio agur denboraldiari Bidebidek

7. garaipena jarraian Padurari 77-73 irabazi ondoren.

20-8 denboraldi osoan eta 9-1 igoera fasean balantzerik onena lortuz. Txapela kentzeko denboraldia Bidebidek egin berri duena. Urte batetik bestera maila mantentzeko borrokatzetik igoera postua ia lortzeko egotera. Horrelako aldaketek azalpen bakarra dute, giro bikaina eta lana.

Denboraldi bikain hori agur esateko Bidebidek Padura talde bizkaitarraren bixita izango zuen Usabalen. Zaletu ugari bildu zen harmailetan. Aurten beste jokalari bat izan dira zaletuak. Etxetik kanpo partidu guztietan egon da talde urdiña txalotzeko norbait, momentu txarrenetan ere hor egon dira taldeari falta zitzaion arnasa emateko.

Partidua tentsiorik gabe hasi zuen Bidebidek, eta Padura talde bizkaitarrak bere ofizioa erakutsiz lehen abantailak lortu zituen. Lehen laurdenaren amaieran markagailua 10-20 amaitu zen. Bigarren laurdenean esnatu ondoren abantailak murriztu eta atsedenaldira aurretik joatea lortu zuen 33-29ko markagailuarekin.

Bigarren zatian abantaila handitu zen lasaitasun puntu bat emanez talde osoari. Azken minutuetan berriro ere erlajazioa etorri zen eta 14 puntuko abantaila bi minutu falta zirenean 4 puntu soilik bihurtu ziren arauzko denboraren amaieran. 77-73 amaitu zen partidua.

Orain atseden hartu eta hurrengo denboraldiari begira hasteko unea hasi da. Zorionak taldea osatu duten guztiei!!

1,2,3... TAKE!!

menu
menu