Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TRIKI TAKEren ibilbidea

Amaitu da denboraldia

Garaipen ezin hobearekin amaitu zuten denboraldia Triki Takeko mutilek!

Larunbatean tolosako polikiroldegian jokatu zuten norgehiagoka eta ez zen alperrikakoa izan. Urte osoan landutako helburu eta mugimenduak, partidu bakarrean islatzea, entrenatzailearen ametsik ederrenetarikoa da. Mila esker, hauek betetzen laguntzeagatik.

Bi norabidetako lana egin dute gure mutilek, kantxa barrukoa eta handik kanpo, lagun talde bikaina izaten jarraitu dute. Ez da erraza izaten, denboraldia luzea izaten baita, tartean, azterketak, lesioak, liskarrak...baina horien guztien gainetik daudela argi utzi dute gure mutilek. Saskibaloiarekin gozatu eta gozarazten lagundu die entrenatzaileei eta eskertzekoa da benetan lan hori.

Zorionak benetan talde guztiari! Lider finkorik gabe, talde nortasuna lortzeko gaitasuna izan duzue eta anekdotez beteriko denboraldi honetan, esker oneko hitzak besterik ez ditugu zuentzat.

Ezin aipatu gabe utzi, beheko taldetik laguntza etengabea ematera etorri diren, Jon Ander Arregi eta Ander, taldeari une zailetan indarra eta haize freskoa ekarri baitizkie.

Ea datorren urtean, aurten adina gozatu eta ikasteko aukera duzuen! Ondo pasa udara, merezia duzue eta!!!

1,2,3......TRIKI-TAKE!!!

menu
menu