Bi tolosar Euskadiko selekzioan
Lander Lasa eta Julen Aranzabal izan dira hautatuak.
Pasa den astean zehar Euskadiko selekzioak adiskidantzazko bi partidu jokatu zituen Senegal-go selekzioaren aurka. Lehena, Azpeitian jokatu zen eta bigarrena, Gernikan. Bi partidu hauetarako, Pablo Laso hautatzaileak Lander Lasa eta Julen Aranzabal deitu zituen.
Lander Lasak ez zuen lehen aldia selekzio honetan jokatzen zuela eta taldeko jokalari garrantzitsuenetako bat da. Bi partiduetan titular irten zen eta 12 eta 11 puntu erdietsi zituen lehia bakoitzean.
Julen Aranzabalen kasuan, debuta egiteko aukera izan zuen bigarren partiduan. Etorkizunean izango dira aukera gehiago eta taldearekin izandako entrenamenduak baliagarriak izango zaizkio bere formazio prozesuan aurrera pauso bat emateko.
ZORIONAK BIEI!!!