Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipenarekin etxera Take Aldaba

2.garaipena jarraian gure mutilentzat

TAKE Aldabarentzat asteburu honetan bigarren partidua zen Arrasaten LEK 2. Urtea taldearen aurka. Hasiera batean ez zirudien partidu errexa izango zenik. Atzera begiratu besterik ez dago ikusteko talde honek etxetik kanpo nola jeisten zuen bere errendimendua. Baino esaten den bezela, denboraldi berria, ohitura berriak. Etxetik kanpo lehen partidua eta lehen garaipena eskuratu dute More eta Gonziren mutilek.

Partiduan Sandy hurakana bezela sartu ziren. Saskiraketak bata bestearen atzetik iritsi ziren eta lehen hamar minutuen amaierarako abantaila dagoeneko 20 puntukoa zen. Handik aurrera maixuki gestionatu zuten lortutako abantaila. Hala ere ez dute konfiatu behar bi partiduak irabazi arren. Lanean jarraitu beharra dago oraindik gehiago hobetu eta ligan behar den bezela lehiatzeko. Orain ligaxkako hiru partidu gogorrenak izango dituzte. Hurrengo zita Urretxun izango dute Goerri talde boteretsuaren aurka.

menu
menu