Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lehen porrota infantilentzat

Ondo konpetitu arren Goierrik eraman behar du partidua 75-51ko markagailuarekin

Orain arte jokatutako partidu guztiak irabazita aurre egiten zioten 3. jardunaldiari TAKE Aldabako mutilek. Lan handia egiten ari dira entrenamendu guztietan eta orain arteko emaitzen isladatzen zen esfortzu hori. Hala ere taldea konsziente zen partidu zailak jokatzeko ordua iritsiko zela eta asteburu hori azken hau izango zen.

Aurrean Goierri KE talde beldurgarria zegoen. Partidu bat galduta egon arren, multzoko faboritoetako bat bezela aurkezten zen taldea. Hori garbi erakutsi zuen partiduko lehen minutuetan. 20-11ko lehen partzial batekin partiduaren nondik norakoak azaldu zituen. Horrela pixkanaka abantailak handitzen joan ziren amaierako 75-51rako.

Bi garaipen eta porrot batekin taldeak lanean jarraitu beharra daukat. Denboraldi ona egiten ari dira, baino emaitzetan ez da islatzen lan hori. Etorkizun batean baloratuko dira orain sortzen ari diren jokalariak. Segi horrela mutilak!!

menu
menu