Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

101 ARRAZOI LANEAN JARRAITZEKO

KOPURU HAU DA KADETE MUTILEK ORDIZIAN JASOTAKO LEZIOAREN ERAKUSGARRI

Azken aldiko entrenamendu aste txarrenari, azken aldiko partidu hasiera onenarekin erantzun zioten gure mutilek larunbat goizean Ordizian jokaturiko partiduan. Ondo asko dakite gure mutilek atzean la nona egiten badute irabaziko dituztela partiduak.
Lehen minutuetan atzean sakrifikatu ziren gure mutilak eta laugarren garaipenaren bila dabiltzala argi eta garbi erakutsi. Gainera erasoan ere asmatu zuten, baina aurkarien kalitatezko saskiraketa batzuk ez zieten uzten gureei markagailuan alde egiten. Aipatzekoa lehen laurdenean Deusto eta Txabak taldeari eman zioten laguntza bikaina.
Gauzak horrelaxe joan ziren aurkariak presioa egiten hasi ziren arte. Hor etorri ziren komeriak. Baloi galduetatik saskiraketa errazak lortzen zituzten aurkariek eta gainera, gure mutilek ez zuten saskirako bidea horren erraz aurkitzen. Atsedenaldirako gauzak erabakita utzi zituzten ordiziarrek.
Hemendik aurrera, partiduak ez zuen kontatzeko gauza interesgarririk utzi, jokalari guztiek eduki zuten jokatzeko aukera baina zoritxarrez denengan zen nabaria galtzen joatearen pisua. Ea hurrengo batean galtzen nahiz irabazten joan arren, gure jokoan ez duen horrenbesteko eraginik.
AUPA MUTILEK!!
Datu berezia: Entrenatzaileak aurkariek ere urdinez jokatzen zutela ahantzi zuen eta Iñigo Martiak joan behar izan zuen ordiziaraino taldearen ekipazioa ematera. Zorionez aurkariek beren ekipazio zuria jantzi zuten eta horrela tolosarrek ez zuten aldatzeko premiarik izan. Aza= Multa.

menu
menu