Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Esperantzarako argi izpia pizten hasi da

Easo talde donostiarraren aurrean 53-65 galdu zuten

Joan den igandean junior mutilek bigarren itzuliko bigarren partida jokatu zuten Tolosako Usabal polikiroldegian. Easo talde indartsuaren aurka, ez ohiko lekuan jokatu zuten, baina hala ere, ondo egokitu ziren partidara.

Aspaldiko partez taldea bere osotasunean zen, lesioak atzean utzi dituzte jokalariek eta aurrera begira esperantzarako argiak piztu dira taldearen inguruan. Partida hasieratik erakutsi zuten etxeko jokalariek igandeko partidua gogor jokatzeko intentzioarekin kantxaratu zirela, aurkaria estutuaz eta 5c5eko egoeretan zailtasunetan jarriz donostiarrak. Lehen zati eder baten ostean atsedenaldira aurretik iristea lortu zuten tolosarrek. Abantaila handiagoak eduki arren 4 puntuko abantailarekin joan ziren aldageletara.

Bigarren zatiaren hasieran ordea 5 minutuko erlajazio momento batean 5-19ko partzial bat jaso zuten kontran eta horri buelta ematea ezinezkoa egin zitzaion taldeari. Hala ere, taldeak ez zuen etsi eta azken laurdenean zonakako defensa bati esker desabantaila 5-6 puntura jeistea lortu zuten, baina jada berandu zen eta ez zegoen denborarik markagailuari buelta emateko, azken emaitza 53-65.

Aste honetan berriz etxean jokatuko dute Zarautz-ko talearen aurka, partida garrantzitsua izango da taldearen benetako maila neurtzeko, ea gauzak ondo ateratzen diren eta lehen garaipena eskuratzeko gai diren. AUPA MUTILAK!!!!!

menu
menu