Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bigarren garaipena jarraian TAKE Urkizu-ko neskentzat

Amaieran larri izan ziren arren, garaipena etxean geratu zen

Pasa den larunbat honetan, TAKE Urkizu taldeak bigarren garaipena jarraian lortu dute, kasu honetan, Orio-ko nesken aurka.

Taldea, partidura hiru baja garrantzitsuekin aurkezten zen, Jone, Ainhoa eta Alaitz-enak hain zuzen ere, baino beste bederatzi taldekideen saiakera onari esker, hau ez zen arazo handiegia bihurtu, denek lagundu bai zuten era betera edo bestera garaipena lortzeko.

Berriro ere, Tolosako neskak hasieratik jarri ziran gainetik markagailuan, eta partidu guztian zehar ez zioten aukera eman aurkariari honi buelta emateko. Defentsa on bat eta errebotea irabazteari esker, atsedenaldira 7 puntuko abantailarekin iritsi zen taldea. Bigarrengo zatian ez ziren asko aldatu gauzak, eta nahiz eta Orioko neskak gogorrago aritu, erasoan asmatzeari esker abantaila ez bakarrik mantentzea, baizik eta handitzea lortu zen. Berriro ere azken 5 minutuetara 15 puntuko abantailarekin aurkezten zen TAKE Urkizu, eta azken lanbatean gertatu bezala, berriro ere kanpokoentzat partziala etorri zen momentu honetan, 3-13-ko partziala hain zuzen ere. Dena den, gehiagorako denborarik ez zen izan, eta azkenean 46-41-eko markagailuarekin bukatu zen partidua.

Bukaerako erlaxazio hauek kontrolatzen ikasi behar dugu behingoz, gogoratu partiduek 40 minutu irauten dutela, eta aurkaria baino gehiago izango gara, kantxan %100 ematen badugu momentuoro. Dena den, partidu polita jolastu zuten gure neskek. Nota positibo bezala aipatu beharra dago taldekide guztiek sartu zutela punturen bat edo gehiago.

Larunbat honetan partidu benetan gogorra Lasarten, etxean 32 puntuko abantailaz irabazi ziguten Ostadar-en aurka. 40 minututan intentsu eta kontzentraturik jolastu ezkero, ez dute partidu hain erosoa edukiko berriro.

Animo neskak eta hobetzen jarraitzera! 1… 2… 3… TAKE!

menu
menu