Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

INPERNUK 45-37 IRABAZI DIO DONOSTIAKO SUMMA ALDAPETA MCM TALDEARI

Gogo eta akats handiko partida

Take Inpernu taldekoek hiru porroten ostean Summa Aldapeta talde donostiarra jasotzen zuten Usabaleko kiroldegian. Donostiarrek bost partidutatik bat irabazita aurkeztu ziren Tolosan.
Tolosarrek aste zaila izan zuten, bere jokalariak ikasketak direla eta ezin izan zutelako aste on bat osatu. Entrenamenduetan zailtasunak eman ziren, ostegunean esaterako bost pertsonekin entrenatu behar izan zuten.
Talde honek zailtasunak albo batean utzi eta lehiatzen saiatzen da, esaterako denboraldiko lehenengo unetik hori egin du. Taldeak ez zuen saskibaloi partidu ona egin, baina lehenengo minututik azkenera arte borrokatu egin zuen. Partidu guztian zehar baloi asko galdu zituen Inpernuk, hau ez da gauza berria eta hurrengo partiduetan hobetzeko gauza izan beharko litzateke.
Lehenengo laurdenetik hasi ziren lanean Tolosarrak, laurden honetan 13-9ko partziala lortu zuten Tolosarrek. Atsedenaldian Inpernu taldekoek 6 punturen abantaila zuten, 24-18. Tolosarrek atsedenaldirarte lorturiko 24 puntuetatik Juan Luisek 14 lortu zituen. Oso maila onean ari da jokalari dominikarra, eta bere zenbakiak baino gehiago bere jarrera nabarmendu behar da. Beti lan egiteko prest, entrenamendu guztietara joaten eta bere ilusio, talentu eta lanari esker jokalari bezala hazten.
Hirugarren laurdenean Tolosarrek aldea handitu zuten, laurden honen amaieran 10 puntuko aldea lortzeko punturaino, 35-25. Azkeneko laurdenean donostiarrak partiduan sartzen saiatu ziren, bost puntura gerturatu zirenean Tolosarrek beldurrak alde batera utzi zituzten eta jarraian zortzi puntuko aldea eskuratu zuten. Azkeneko momentueta ondo kudeatu zuten zortzi puntu inguruko abantaila eta azkenean sufrimendu handirik gabe irabazi zuten Inpernu taldekoek, 45-37.
Datorren partidua etxean jokatuko dute Abenduaren 15ean Mondragon Unibertsitatea B taldearen aurka goizeko 12etan. Suposatzen da aurrera ateratzeko partidua izango dela, baina horretarako beste taldea baino korri gehiago egin beharko dugu.
1,2,3…. INPERNU!!!
Inpernu: Markel (1), Juan Luis (20), Pablo (3), Iñigo (11), Marwane (2), Iñaki (1), Unai (4), Romero (3), Adrian

menu
menu