Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bide onetik TAKE SUPER EKO taldeko mutilak

TAKE Eskolako mutilek denboraldi hasiera bikaina izan dute, 3 partiduetatik 2 irabazita.

Jokalariak gogor ari dira lanean, eta pixkanaka-pixkanaka lan hori partiduetan erakusten ari dira, emaitza onak lortuz.

Azken asteburuan Azpeitian izan zuten partidua. Hasieratik bazekiten partidu zaila izango zela, izan ere, denboraldi hasieran lagun arteko partida jolastu zuten, tolosarrak galtzaile atera zirelarik.

Hala ere, jokalariak gogotsu atera ziren hasieratik, defentsan lana ondo eginez, eta erasoan kanasta errazak lortuz. Lehen laurdena 9-10 amaitu zen, tolosarren alde. Bigarren eta hirugarren zatian azpeitiarrak defentsan gogor agertu ziren, eta kontraeraso ugari atera zituzten. Atsedenaldian markagailua 32-22 zen azpeitiarren alde. Partidua zaila jarri zen arren, tolosarrek ez zuten amore eman, eta lanean jarraitu zuten. Partiduak 5.en zatian egin zien ihes Tolosako jokalariei, azpeitiarrek 20 puntuko aldea lortu baitzuten. Hala ere, tolosarrek gogotsu jarraitu zuten lanean, ikaragarrizko azkeneko laurdena osatuz. Azken laurdena 2-10 amaitu zen. Azpeitiarrek merezitako garaipena lortu zuten, baina Tolosarrak kontentu geratu ziren egindako lanarekin.

Beraz, nahiz eta azkeneko partiduan garaipena ez lortu, txalotzekoa da TAKE SUPER EKO taldeko mutilen lana. Horrela jarraitu behar dute!

Urteberrion!

menu
menu