Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Orbela Tabernak bigarren amaitu du lehenengo itzulia

Azken biktima Mondragon Unibertsitatea izan zen (63-57)

Klubeko bigarren taldeak, TAKE Orbela tabernak, lehengo itzuliari amaiera eman zion joan den larunbatean garaipen batekin. Oraingo honetan Arrasateko taldea gainditu zuen 63-57 eta sailkapenaren bigarren postuari eusten dio 10 garaipen eta 3 porrotekin.

Larunbatekoa gainera 5garren garaipen jarraian izan zen Koldoren taldearentzat. Aurkariak, itxuraz, talde erraza zirudien garaipena lortzeko, baina kantxan gauzak oso desberdinak izan ziren. Hasieratik gure mutilek markagailuan aurrea hartu zuten eta lehenengo laurdena 20-10 gure alde bukatu zen. Bigarrengoan kontraz arrasaterrak izan ziren nagusi eta atsedenaldin 27-26 zen emaitza.

Hirugarren laurdenean tolosarrak berriz alde egin zuten 43-28, baina "pajara" baten ostean laurden hau 45-44 bukatu zen. Azkeneko laurdena oso borrokatuta egon zen baina azkenean tolosarren kalitatea nagusitu egin zen eta garaipen lortu egin zen.

Orain astebeteko atsedena dauka taldeak eta gero bigarren bueltari aurre egin behar zaio. Helburua garbi dago. Lehenengo 4en artean geratu behar de igoerako fasean egoteko. Fasea Tolosan izango da.

KIKE (4), IÑAKI (13), ALKORTA, JUSTIN, REKI (7), MIGELITO (10), EGUREN (8), IBAI (1), JUAN LUIS, KEPA, IKI (9) eta OIER.

menu
menu